Aldaketa politikoaren aldeko hitzak, Iruñerrian Gaur: Daniel Innerarityk esan du Nafarroak "kultur politikoaren aldaketa" behar duela. Yolanda Barcinak politika "zaharkitua" aldatu behar dela politikari "duintasuna" bueltatzeko. Maiorga Ramirezek alternatiba "anitza" aldarrikatu du une garrantzitsuetan "batera" jokatzen dutelako UPNk eta PSNk. Ainhoa Aznarezen ustez aldaketa behar da Nafarroako Gobernuan eta PSNren zuzendaritzan. Amaiurrek AHTaren lanak "berehala" gelditzeko eta trenaren inguruko eztabaida "zabala" irekitzeko eskatu du. Izquierda-Ezkerrak etxebizitza politika "sozialagoa" aldarrikatu du. Eta liburu azokara ere egin dugu sartu-irtena. Gakoa, gaur: Floren Aoizek.