Benito epaileak inputazioaren bidean jarri duelarik Barcina, Nafarroako Gobernuak "ziurtasun osoz adierazi du CAN auzia Auztegi Gorenak ikertuko duela. Eta ikerketak Barcinaren "errugabetasuna" frogatuko dituela ziurtatu du Juan Luis Sanchez de Muniain bozeramaileak. Bilduk, Aralar-NaBaik, Ezkerrak eta Geroa Baik dimisioa emateko eskatu diote Barcinari "duintasun demokratikoagatik eta nafarrenganako errespetuagatik". Parlamentuan ez dute lan talde berezirik osatuko abiadura handiko trenaren inguruan. Funtzio publikoko sindikatuek lanaldi murriztu boluntarioak proposatu dituzte Gobernuak enplegua banatzeko egin duen planteamenduaren aurrean. Gora Iruñeari festa eremu bat izateko aukera ukatu dio beste behin UPNk Iruñeko udalbatzaren gehiengoari entzungor eginda; bihar arratsaldean kalejira bat eginen du Gora Iruñeak "jai herrikoiak" aldarrikatzeko. Gakoa, gaur, Mari Paz Benito epaileari eskainia: Jon Abrilek.