Josi Basterretxea: 2013-06-05 Argazkia

Euskalerria Irratia 2013ko ekainaren 5a

Izugarrikeriaren itzala ikusi dut: Bilbotik dator albistea, ez Londres viktoriarretik. Baina, hara joan zait gogoa, alegia: Londresera, XIX. mendearen amaiera konbultsora, bertan aritu baitzen Historiak Jack izena eman zion hiltzaile entzutetsua.

Ez dut literatura merkea egin nahi. Ez horixe.

Gogoan ditut, atzo mikrofonootan Ander Perezek esan zituen batzuk, eta horien harira gogoratu nahi dut Jack Heste-ateratzaile hark emigranteak zituela jomugan, paperik gabekoak, emakumeak, baztertuak. Eta hori dena gertatu zen krisi larri baten baitan, sentiberatasun eta balio kultural, politiko eta ekonomikoak aldatu zituen krisi larri baten baitan.

Bilboko honek, Juan Carlos Aguilar omen denak, emakumeak izan ditu gogoan, emigranteak eta paperik gabekoak seguru asko. Orduan bezala, gizarteak erabat aintzakotzat hartzen ez dituen herritarrak izan ditu honek gogoan, familia eta lagunak urrun dituztenak. Nolabait, bakartu eta baztertuak.

Izugarrikeriaren itzala dabilkit buruan… inork auzoko isolatuarekin grinatzeko pasio hori… Han eta hemen, orduan eta gaur, bertsuak dira jipoitu eta hildakoak… Ikusteko dago, ikusteko, testuingurua zenbateraino den paraleloa… orduan eta gaur.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!