1.259 langabe gutxiago Nafarroan maiatza amaieran. Hala ere, 53.185 lagunek jarraitzen dute enplegu bulegoetan izena emanda. Castejongo Zentral Termikoen gaian, legea betearaz dezala eskatu diote Parlamentuari Erriberako +Centrales No eta Sustrai Erakuntza elkarteek. Josune Arriaga presoa berriz ere dispertsa ez dezaten laguntzeko eskatu dio Herrira mugimenduak Javier Eneriz Arartekoari. Bihar mobilizazioak eginen ditu Iruñeko espetxean. Haritz Berri baserri eskolak udalekuak, adinduentzako bisitak eta lurra leheneratzeko nekazaritzaren inguruko ikastaroa antolatu ditu aurtengo udan "Bizi natura" leloarekin. Gakoa, gaur: Mika Etchebeherek.