Alberto Barandiaran: Zaragoza

Euskalerria Irratia 2013ko ekainaren 3a

Ez naiz Zangozan izan aspaldian, ez dut hango jendearekin hitz egin, baina ni ere kezkatuta egongo nintzateke inork nahikoa ziurtasun emango ez balit hor goian, ez oso urrun, dagoen ur baltsa ikaragarri hori goitik behera inoiz etorriko ote den. Ez dira ekologisten kexuak, edo bertako bizilagun batzuen kritikak urtegia are gehiago handitu nahi izateagatik. Ez da hori bakarrik. Teknikarien kezka da larriena, arkitektoen salaketa, udal agintarien urduritasuna, eta, batez ere, ebidentzia fisikoak, hura mugitzen ari dela. Pareta erraldoi hori lerratzen ari dela, eta egoera honetan, urtegia are gehiago handitzea astakeria bat dela.

Kezkagarriena herritarrek horrelakoen aurrean izaten duten babes falta da. Horregatik da hain garrantzitsua ahalik eta informazio gehien edukitza. Horregatik da hain interesgarria Eguzki Bideokoek, bertako elkartekoekin batera, egin nahi duten dokumentala. Diru bila dabiltza: sartu Verkami izeneko orrian, eta bilatu Rene Petiten amesgaiztoa. 10 eurotik aurrera egin dezakezu ekarpena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!