Iruñerrian Gaur 2013-06-03

Euskalerria Irratia 2013ko ekainaren 3a

Esako urtegiaren inguruan txosten independente bat eskatu du oposizioak Parlamentuan. Zangozako Udalaren eskaerarekin bat egiten duen adierazpen instituzionala onartu dute, eta azalpenak ematera joan beharko du, gainera, Ebroko Ur Konfederazioak. Morras kontseilariak esan du urtegiaren hegala "egonkortzen" ari dela. Abiadura Handiko Trenaren inguruan lan talde bat osatzen duten ala ez erabakiko du etzi Parlamentuak. Bilduk aurkeztu du proposamena. Nafarroako eta Espainiako Gobernuek sinatua duten hitzarmena "goitik behera birplanteatu" beharra dagoela esan du Uxue Barkosek. Geroa baiko diputatuak uste du "guztiz zentzugabea" dela Castejon eta Iruñea arteko zatia egitea gerora hirugarren errai batekin lotzeko. Castejon 3 zentrala egiteko baimena baliogabetu egin du Madrilgo Auzitegi Nagusiak, zentrala herritik hurbilegi eraiki zutela argudiatuta. Gakoa, gaur: Alberto Barandiaranek.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!