Greba deialdiaren inguruko albistegi berezia, gaur. Erantzun desberdina izaten ari da Nafarroan. Sindikatuen arabera, industrian, irakaskuntzan eta udaletan erantzun zabalena. Eskualdeka, Bortzirietan, Leitzaldean eta Sakanan ia erabatekoa; Iruñerrian nabarmena; txikiagoa Tafalla aldean eta Erriberan. Nafarroako Gobernuaren arabera, %5,21eko erantzuna izan du Foru Administrazioan. Merkataritzan %15ekoa, Nafarroako Merkatarien Federazioak jakinarazi duenez. Mobilizazioak, goizean goizetik, piketeak, pikete soziala, bizifestazioa, aldarrikapen sozialak egin dituzte; milaka lagunek hartu dute parte eguerdiko manifestazio nagusian. Poliziak zorrotz jarraitu ditu; zortzi lagun atxilotu dituzte, Arrotxapean eta Txantrean.