Iruñeko Udaleko taldeek errespetuz hartu dute fiskaltzak dieten sistema ikertzeko hartu duen erabakia, baina atentzioa eman die orain egitea sistemak hogei urte daramanean indarrean. Nafarroako Gobernuak iruzur fiskalari aurre egiteko borroka indartuko du aurten. Abiadura Handiko Trena egiteko beste hitzarmen bat sinatuko dute Nafarroako eta Espainiako Gobernuak. Hala iragarri du Ana Pastor Sustapen ministroak Uxue Barkosen galdera bati erantzunez. Bestetik, Nafarroako Gobernuak ez du Esa urtegiaren inguruan beste txosten bat eskatuko Zangozako Udalak galdegin dion arren. Dio Gobernuak Ebroko Ur Konfederazioa dela gai honetan sinesgarritasuna duen bakarra. Biharko greba egunerako Gobernuak ezarri dituen gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak direla salatu dute sindikatuek. Gakoa, gaur: Maria Solanak