Iruñerrian Gaur 2013-05-28

Euskalerria Irratia 2013ko maiatzaren 28a

Enrique Goñik inputatu gisa deklaratu du epaitegian CAN auziaren haritik. Irteeran kazetariei esan die dietek "estatutuen babesa" bazutela, eta auzia artxibatzeko eskatuko duela Espainiako Bankuaren txostena iristen zaion bezain laster. Goizeko 9:20an iritsi da epaitegira CANeko zuzendari nagusi ohia, "lapurra" eta "lotsagabe" oihu artean. Gaur estreinatu du Ateak Ireki ekoizpen etxeak Golem zinema aretoetan "CAN: kutxa hutsa" dokumentala. Abortuaren inguruko datuak eman ditu Parlamentuan Nafarroako Abortatzeko Eskubidearen aldeko Batzarrak Emakumeen Osasunaren Nazioarteko Egunean. Erietxeak inguratu dituzte etzirako greba orokorra deitua duten sindikatu eta gizarte eragileek "zerbitzu publikoen alde eta pribatizazioen aurka".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!