Patziku Perurena: "Baserritarrak dira euskal kulturak dituen katedradunik jakintsuenak"

Euskalerria Irratia 2013ko maiatzaren 23a

Argia aldizkariak utziriko argazkia

Patziku Perurena idazle goizuetarra izan dugu bisitari gaur Felipe Uriarteren Irrintzi mendi aterpean. Naturaz, baserriaz, baserriko kulturaz gogoeta interesgarriak oparitu dizkigu Perurenak. Bere hitzetan, "baserritarrak dira euskal kulturak dituen katedradunik jakintsuenak". Naturazale porrokatua da pentsalari goizuetarra, eta hori guztiz agerian geratu da gaurko solasaldian. Konparaziora, Goizueta eta Leitzako hegaztiez mintzatzeaz gain, haien kantua imitatu digu, zuzen-zuzenean. Egungo egoeraz, kulturaz ere gogoeta egin du Perurenak: "Egungo gizartea zuhaitzaren ostoen antzekoa da. Haizeak eramaten ditu ostoak, bazter guztietara zabaltzen ditu, baina inor ez da ohartzen zuhaitzaren zainez. Zuhaitzari sustraiek eusten diote". Goizuetarrak sustraietara jotzea eta han dagoena arakatzea ei du gustuko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!