Charles Bukowski poeta "zikinaren" olerki gordinak irakurri dizkigu gaur, ahots lakartua, Josetxo Azkonak Tutulia, hitz poetikoaren espazioan.
Alemanian 1920an sortua, bizi ia osoa Los Angeles eman zuen. Haurtzaro gogorra izan zuen. Aita edanzaleak bera eta bere ama maiz jotzen zituen. Larru azaleko gaixotasun batek jota zegoen eta hori dela eta, txikitatik beste haurren irainak eta mespretxuak jaso behar izan zituen. Helduaroan bera era edanera emana eta gizarteak baztertutakoen artean bizi izan zen. 50 liburutik goiti idatzi zituen. Poemak ere ugari. Zaplastekoak bezalako olerki zuzen eta biluziak. Sexua, droga, alkohola...Batzuentzako zakarra besteentzako maisua, inor ez du epel uzten Bukowskik.