Espainiar eredu judizialean, fiskalak, normalean, akusazioak eramaten ditu aurrera. Esan dezaket, ene ibilbide pertsonalak ikasitakoa aintzat hartuz, gogotik egiten duela batez ere estatuak berak etsai gisa hartzen bazaitu. Defentsaren ideiak ontzat hartuko dituela pentsatzea ergelkeria handia izaten da halakoetan.
Ikusten ari gara, alta, fiskalek abokatu defendatzaileen lana hartzen dutela beste batzuetan. Noiz? Argi dago, estatuak inputatuak, etsai gisa hartu beharrean zerbitzaile, lagun edo gertuko dituelarik. Ikusi dugu espainiar erregeren alabaren kasuan eta antzekoa gertatzen ari da Iruñeko Alkatearekin.
Justizia itsua dela esanen digute baina fiskalek ederki ikusten dute nor salbatu behar duten!