Pobrezia maila kezkagarria da Nafarroan. Hala ohartarazi du Caritasek, eta esan du herritarren %6 pobrezia larrian bizi dela. Urtea hasi zenetik, 3.700 lagun artatu ditu, iaz epe berean baino 500 gehiago. Bestetik, larunbatean zabalduko du Tonbola. 600 euroko isuna PPNren egoitzan "escrache" bat egiteagatik. Hipotekek Kalteturiko Herritarren Plataformako bost kideri iritsi zaizkie, protesta "abisurik eman gabe" egiteagatik. Eskubiderik gabeko eremu izendatu du Nafarroako Jauregia Barcina Go Home ekimenak. Hileta martxa gizarte zerbitzuen alde. Parlamentuak atzera bota ditu udal mapak berrantolatzeko lege proiektuari Geroa baik eta EH Bilduk aurkeztuak zizkioten osoko zuzenketak. Inasan, langile harresia. Gakoa, gaur: Flore Aoizek.