Xabier Barber: Gamesa

Euskalerria Irratia 2013ko maiatzaren 23a

Aurtengo azaroan, Atarrabian, ESK sindikatuaren IV Biltzar Nagusia eginen da. Eztabaidak martxan daude jada. Beste gauza interesgarrien artean, eztabaidarako ponentzian zera aipatzen da: "Bizitzeko beharrak betetzera zuzendutako enplegua sortu behar da, interes soziala izanen duena. Edozein produkzio ez zaigu berdin, ezta edozein lan egiteko era ere".

Ñabardurak gorabehera, horrelako produkzioa egiten da Gamesa enpresan, haize-sorgailuak hain zuzen. Bada, beste neurri kaltegarrien artean, zuzendaritzak Tuterako planta ixtea erabaki du, merkatuaren egoera dela eta. Nahiko lituzkeen etekinak ez omen ditu lortzen. Ondorioz, betikoa: kaleratzeak.

Non daude urte luze hauetan zeharko akzionisten etekinak? Zergatik ez dute diru hori erabiltzen krisi une hauei aurre egiteko? Ez, askoz ere errazagoa da jendea kaleratzea; azken finean, Tuterako kasuan 71 langile dira, 71 pertsona, besterik ez.

Noiz arte jasanen dugu logika hau, non lanaren, bizitzaren erdi-erdian dirua kokatzen den eta ez pertsonak? Aski da! Mugi gaitezen!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!