Salmenta postuak (landareak, loreak, tresnak, produktu ekologikoak, konpostagea egiteko gaiak, apaingarriak...) eta honetaz gain erakusketak, tailerrak, hitzaldiak eta 3.5 kilometroko ibilalditxo bat, erronkariarren altxunbidetik, sendabelarrak biltzeko, Javier Leoz mendizainak eta Laura Gurbindo sendabelarretako adituak gidatua.
Arratsaldean formazio saioak eginen dira Noain-Elortzibarko Udaleko Agenda21 arduraduna den Mikel Baztan, Arabako Foru Aldundiko teknikaria den Roberto Ruiz de Arkaute eta Jakoba Rekondo paisajistarekin.
Fernando Trebol, Arangoiti-Esam elkarteko kidearekin aritu gara honetaz hizketan.