Herriak kendu nahi dizkigute. PPk eta UPNk edukiz hustu nahi dituzte udaletako eskuduntzak. Espainiako Gobernuak 20.000 biztanle azpiko herriak ia konpetentziarik gabe utzi nahi ditu. Nafarroako Gobernuak dozena erdi mankomunitate erraldoi sortu nahi ditu. Eta alderdi sozialistak ere kontzentrazio esparruetara eraman nahi ditu udalerriak. Murrizketak, bertze behin, udalerrietara bideraturik daude, Espainiako administrazioaren eta foru gobernuaren eskuduntzak gehiago gizentzeko.
Beti erran da herritarrengandik hurbilen dagoen administrazioa direla udalak, eta bertzeren artean, parte-hartze zuzenagoa ahalbidetzen dutela. Demokraziaren usteltzeak herritarrak urruntzea eragin du, eta neurri hauekin hori bera bilatzen dute, erabateko urruntzea, administrazioekiko atxikimendua erabat desagertzea. Lubakia gehiago handitu nahi dute.