Iruñerrian Gaur 2013-05-22

Euskalerria Irratia 2013ko maiatzaren 22a

Enrique Goñi inputatzea erabaki du Benito epaileak "dietak estatutuen babesik gabe ordaintzeagatik edo ordainketa baimentzeagatik". Bestetik, Goñiren defentsak egina zion eskaera onartu, eta hilaren 28ra atzeratu du Goñiren deklarazio hartzea. Oinarrizko Errentaren aldeko Plataformak legea lehenbailehen aldatzeko eskatu du UPN eta PSNren Gobernuak egin zuen lege-aldaketak pobrezia areagotu duelakoan. Geroa baik 35 neurri proposatu ditu ekonomia berpizteko eta enplegua sortzeko. Bilduk eta Aralar-Nafarroa baik osoko zuzenketa aurkeztuko diote udal mapa berrantolatzeko lege proiektuari. Gora Iruñeak aurtengo jai gunea aurkeztu du. Gakoa, gaur: Jon Abrilek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!