Solasaldi politikoaren tartean, Bilduko Bakartxo Ruiz, Nafarroa Baiko Xabi Lasa eta Geroa Baiko Manu Aierdi legebiltzarkideak izan dira. Euskara batuaren egoeraz hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean Xabier Amurizak. Horren aurretik euskaltzale bizkaitarra elkarrizketatzeko parada izan dugu. Patxi Uharte, Zaldi Eroa eta @ororostorm tuiterlariarekin udaz eta negudaz solastu gara.