Aingeru Epaltza: Jasanezina

Euskalerria Irratia 2013ko maiatzaren 22a

Ez. Ez naiz kontent. Ez nago pozik. Hamaika motibo ditut horretarako. Barcina gobernuan dago beti. Eta Maya alkatetzan. Nafarroako Kutxako dieten kontua auskalo nora doan. Bata bertzearen ondotik ixten ari dira enpresak. Gero eta lagun gehiago, gero eta ahaide gehiago ditut langabezian. Gure gazte prestatuenak kanpora doaz. Aunitz ez dira itzuliko. Donibaneko eta Mendebaldean aparkatze eremu berriak daude. Baztan modan jarri duen nobela, erdaraz idatzia da, eta erdal ikuspegitik mamitua. Maiatzaren bukaeran gaude, baina martxoaren hasieran gaudela ematen du. Batek daki eguzkia noiz arraio ikusiko dugun. Hori guztia aski ez, eta Aznar politikara itzul litekeela irakurri dut gaur goizean. Aditu duzue, Aznar berriz ere politikan. Hau jasanezina da. Banoa hemendik. Banoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!