1936ko Iruñeko gertakariak kontagai, Miguel Sanchez-Ostizen nobela berrian

Euskalerria Irratia 2013ko maiatzaren 21a

1936an Iruñean gertaturikoaz eleberria egin du Sanchez-Ostizek. Gaurregungo perspektiba harturik orduko gertaerak egiazki izan ziren bezala, agiri eta testigantzetan oinarriturik. Mola generala Iruñera iritsi zen unetik -1936ko martxoan- requeteek Irun hartu zuten egunerartekoak kontatzen ditu -irailaren hasiera artekoak-.Fikziorik ez dago gertatutakoetan. Bai garbiketa latza izan zela frogatzeko gogoa asmoa. Baita indar espresiboa ere. El Escarmiento (Eskarmentua) deitzen da eleberria. Izenaren zergatia, euskal nazionalistak zigorra eta lekzioa merezi zutela obsesiboki  esaten zuela Mola generalak. Pello Eltzaburu Pamiela argitaletxeko editorea eta Bixente Serrano Izko historiadorea izan ditugu solaskide liburuaren aurkezpen egunean. Eta Kultur Arloa saioan zabaldu dugu, Iruñeko Euskalerria Irratiak eta Eusko Ikaskuntzak elkarlanean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!