Mika Etchebehere: Abiadura handiaren amaiera.

Euskalerria Irratia 2013ko mai. 21a, 14:43

Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzaren atzean arrazoi politikoak zeudela beti jakin izan dugu. Inoiz ez da justifikagarria izan Iruñetik Madrilerako bidaian 30 minutu aurrezteko, 1000 milio euro gastatu behar izatea. Erabaki horrek ez zuen ez buru ez hankarik. Hala ere, Nafarroa bipolar honetan UPN lider den aldean, kontsensu eta borrokarako estatu arrazoi zen Abiadura Handiko Trenaren eraikuntza defendatzea.

Azpiegitura honen aurka agertu garenok, ordea, haren zentzugabekeria nabarmendu dugu hasieratik: hondamendi ekologikoa, trenak bultzatzen duen klase bretxa, dirutza gastatzea horren denbora gutxi aurrezteko, obra erraldoien berezko ustelkeria eta UPNren erabilpen interesatua haren sareei dirua banatzeko.

Hala ere, krisia agertu zaigu lagun eta imajinaezina zen egoera probokatu: Yolanda Barcina andereak Nafarroako Abiadura Handiko korridorea independientea defendatzen. Baina trena ez al da garraio sistema bat besteekin lotuta egon behar duena haren berezkotasunari zentzu emateko?

Enperadorea biluzik dago.

Bitartean 680 milioi euro gastatuko dira Castejonetik Iruñera gaur kostatzen dena baina 6 minutu azkarrago joateko. UPNk haren enpresariak pozik ditu eta PSNk zuloaren sakonera helduko ez dela uste tontakeria hau defendatzen.

Baina guk geurera, zilegi ez den obra hau gelditzeko pausu eta epeak inoiz baino gertuago daude. Krisia lagun izanen dugu obra hau gelditzeko baita beti erabili izan ditugun mobilizazioak ere. Inoiz baino beharrezkoagoa da dirua gauza garrantzitsuei erabiltzea, inoiz ez da horren desleiala izan murrizketak defendatzea zentzugabeko obrekin batera. Ez gaitezen engaina, garaipenetik gertu gaude! Zentzurik ez duen obra hau geldituko dugu!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!