ARGIA astekariaren azken aleaz aritu zaigu Mikel Asurmendi kazetaria. Burutazioaren tartean Gorka Bereziartuaren txanda izan da. Kike Diez de Ulzurrun, "Jauzarreak" antolatutako Atlantiar 2. kongresuaz mintzatu da gurean. Martin Juanenak, asteburuak eman dituen kirol emaitzak jaso eta ekarri ditu gurera. Bukatzeko, Jose Angel Iturralde Imotz bailarako alkatea elkarrizketatu dugu.