Iruñerrian Gaur 2013-05-16

Euskalerria Irratia 2013ko maiatzaren 16a

CAN auzian: Enrique Goñi inputatu du Maria Paz Benito epaileak; Guardia Zibila CANeko egoitza nagusian izan da, Batzorde Iraunkorraren aktak manipulatu ote dituzten aztertzen; CANek erakundeko agintariei, euren senitartekoei eta zenbait enpresari emaniko mailegu, abal eta bermeak ikertzeko eskatu dio Benito epaileak Espainiako Bankuari. Bestetik, Cervera auzian, Jose Antonio Asiainek esan du "beharrezkoa den guztia" eginen duela xantaia nork egin zion jakiteko. Epailearen aurrean deklaratu du lekuko gisa. Abiadura Handiko Trena eta Goi Tentsioko linea ere albiste, Iruñerrian Gaur. UEUk aurtengo udako ikastaroak aurkeztu ditu. Gakoa: Zaloa Basabek

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!