"CAN auzia epaitegietara iritsi izanak ez du Gobernua geldiarazi" esan du Yolanda Barcinak. Eta legealdia amaitzeko asmoa berretsi du "ez delako hauteskundeak egiteko unea arazoak konpontzekoa baizik". Ekonomia berpizteko aurkeztu berri dituen neurriak azaldu dizkie bere alderdiko hainbat kide eta herrialdeko zenbait enpresariri luxuzko hotel batean eman duen hitzaldian. Kontrastean, Hipotekek Kalteturiko Herritarren ekintza: Berriozarren Caixak hutsik zeukan etxebizitza bat okupatu dute banketxe horrek kaleratua zuen familia bat bizi dadin. Hilaren 30erako greba orokorraren haritik Gizarte Segurantzaren egoitza inguratu dute gaur greba deitua duten sindikatuek eta gizarte eragileek. Gakoa, gaur: Gaizka Arangurenek.