Iruñerrian Gaur 2013-05-13

Euskalerria Irratia 2013ko maiatzaren 13a

Nafarroako Kutxako kudeatzaileek ez dute Parlamentura joan nahi azalpenak ematera "nahasmena" sortuko lukeelako. Hala erantzun diote, idazki batean, PSNk eskatua zuen agerraldi eskaerari. Yolanda Barcinarekin batera joatea nahi zuten sozialistek, obra sozialaz eta estatutu aldaketaz hitz egitera. Barcina bakarrik joanen da, ostiralean. Oposizioko gainontzeko taldeek ikerketa batzorde bat eskatu dute beste behin. Abiadura Handiko Trenaren Nafarroako proiektua bertan behera utzi dutelako haserre PSN UPNrekin eta PPrekin. Oposizioko gainontzeko taldeek egun martxan dauden obrak gelditzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari. Aralar-Nafarroa baik ohartarazi du UPN Parlamentuko Enpleguaren Mahaia mugatu nahian dabilela, eta horretarako aurkeztu duela berriki krisiaren aurkako Ekintza Plana. Gakoa, gaur: Nekane Perezek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!