Nafarroako Kutxako dieten auzian lekuko gisa deklaratzen gaur Javier Caballero, Jose Iribas, Roberto Jimenez, Samuel Caro, Carlos Garcia Adanero eta Alberto Catalan. Caballerok eta Iribasek epaileari esan diote ez zutela Batzorde Iraunkorraren berri, prentsaren ezagutu zutela, baina aitortu dute bazekitela Erakunde Sortzaileen Batzordeko zenbait kidek aparte bilerak egiten zituztela. Parlamentuan, Luis Zarraluki Sustapen kontseilariak baieztatu du Nafarroan Castejon eta Iruñea arteko bidea izanen dela soilik abiadura handikoa. Egungo trenbide sareari beste errail bat erantsiko diote, Europako zabalerarekin, Iruñea eta Gasteiz arteko bideari eta Castejondik Zaragozara artekoari. Gakoa, gaur: Laura Perezek.