Barkatu baina... non eta zenbatgarren mendean gaude?
India, Txina eta Persia bezalako aintzinako herrietan abortua ez zen delitua.
K.a. XVIII. mendean, indarkeriaz burututako abortuengatik emakumeen aldeko kalte-ordainketa esartzen zuen Hammurabiko Kodeak, eta Egipton, zuzenean, onartua zegoen.
Bai Aristoteles-ek nola Platon-ek, hasiera batetan abortuaren alde egon ez arren, biek defendatu zuten gainpopulazioa sahiesteko beharrezkoa izatekotan eta Aintzinako Erroma errepublikanoan “nasciturus-a” ez zen oraindik eskubide-subjektutzat hartzen.
Kristianismoaren eraginez ordea, Fuero Juzgoarekin penintsulan, ikuspegi eta joera hauek guztiz aldatu ziren, kristauen arabera enbrioiek ernalketaren momentu beretik jainkoaren arima jasotzen omen zutelako eta hauxe da, berriro ere, Gallardonek ezarri nahi duen erizpidea. Bai jauna, bizitzaren alde egon beharra dago eta “bizitza” guztiek berdin balio dutenez abortu eugenesikoa, hau da umekian malformazioak egonda ere egiten dena, aurrerantzean delitu bilakatuko da, gainontzeko kasuetan bezala.
Eskerrak jainkoa ez den oraindik nere ohean sartu, bestela, gobernu hipokrita honekin jai daukagu emakumeok! hobe neurriak hartu zeren amatasun desioak izango banitu ere, beste hainbat gazte bezala, geure burua ekonomikoki mantendu ahal izateko irtenbideak sustatu beharrean, ez digute ezta geure gorputzarekiko erabakitzen uzten! Noizko estatu ez-konfesionala?
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!