Irakaskuntzan mobilizazio eguna LOMCEren eta murrizketen aurka. Oposiziotik kritika Yolanda Barcinak administrazio publikoan lana banatuz enplegua handitzeko egin duen proposamenari. Kontratu berriak zortzi ordukoak beharrean lau orduko bi egitea proposatu du Barcinak. Hori "Merkelen estilokoa" dela dio PSNk. Iruñeko hizkuntza paisaia euskalduntzeko "Aldatuko dugu" dinamika jarri dute abian euskalgintzako hainbat eragilek. Gakoa, gaur: Floren Aoizek.