Parlamentuan Enpleguaren Mahaia lanean hasi berria delarik, krisiaren aurkako plan bat aurkeztu du Yolanda Barcinak. 38 neurri jasotzen ditu, baina berria, bakarra: enpresei BEZa arinago bueltatzeko asmoa. LAB sindikatuko 36 kide Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren egoitzan sartu dira lan hitzarmenak blokeatuak daudela salatzeko eta hilaren 30erako grebara deitzeko. Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko festa, hilaren 18 eta 19an, Iruñean. Gakoa, gaur: Jon Abrilek.