Lotsabako baten aurpegiari erreparatu diot gaurko prentsan. Begirunea eta duintasuna zer diren ez dakien ministro espainiar baten erretratua dut begien aurrean. Bere konparezentzia eta prentsaurrekoetan, egokitasunaren neurria hausten dituen pailazo mediatikoa ari da bihurtzen Espainiako barne ministroa.
Frantzian ETAko kide omen diren sei lagun atxilotu zituztela eta, argitasunak emateko prentsaurrekoan, abortuarekin parekatu zuen atxilotuen erakundea.
Tabernazulorik eta ilunenetan, kaiku ezjakinek baliatzen ez duten argudioarekin animatu da oraingoan Barne-ministro jauna: Fernández aitaren partez, eta Díaz amarenez.
Larri egon behar du Espainiako Alderdi Popularrak holako lagunei eusteko bere koadro politikoen artean.
Etxerako bidea hartzeko duintasuna balu Fernández Díazek, gaitzerdi.