Hilaren 30eko grebarekin bat egin dezatela eskatu diete CCOOri eta UGTri ELA, LAB, EILAS, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek, erantzuna ahalik eta zabalena izan dadin. Greba orokorrerako deialdia erregistratu dute Nafarroako Gobernuko Enplegu Departamentuan. Marta Vera Osasun kontseilariak esan du "inolako bakteriok ez du jarri arriskuan erietxeetako elikagaien segurtasuna". Normaltzat jo du, gainera, medikuek eriei janaria etxetik eramateko gomendatzea: "hobea da haurrek gustatzen zaiena jatea deus ez jatea baino" Osasun kontseilariaren arabera. ACCIONAri erregulazio dosierra birplanteatzeko eskatu diote langileen ordezkariek Parlamentuan egin duten agerraldian. "Con Cristo o contra Cristo" liburua argitaratu du Javier Dronda historialariak Txalaparta argitaletxearekin. Gakoa, gaur: Mika Etchebeherek.