Alberto Barandiaran: Beste mundu bateko gauzak

Euskalerria Irratia 2013ko maiatzaren 6a

Jaitsi omen da langabezian daudenen kopurua. Bi mila gutxiago edo, azken hilabetean, Nafarroan. Sinesgaitza da, hainbeste ohituratu baikara inguruan miseriak ikusten, hain gertu baitaukagu pobreziaren mailatik gertu bizi diren lagunak, hain erraz, hain hurbil ikusten baitugu jendea zaborrontzietan janari bila, sinesgaitza dela bi mila lagun gehiago lanean aritzea Nafarroan, aurreko hilabetetik hona. Bi mila kontratu gehiago. Kontratua, hain gauza zaharra dirudi orain! Kontratu finkoa. Kontratu luzea. Kontratu ona. Beste garai bateko pribilegioak ematen dute horiek guztiek.

Gure aitak bizitza guztia egin zuen enpresa bakar batean. Erretiratu zenean, erloju polit bat oparitu zioten. “Bizitza osoaren lanari eskertza”, esan zioten. Bazkari bat antolatu zioten lankideek, bera bezala bizitza osoa enpresa berean lanean emandako lankideek.

Beste mundu bateko gauzak dira horiek orain.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!