Arratsalde.On 2013-05-02

Euskalerria Irratia 2013ko maiatzaren 2a

Arratsalde.on saioan politika arloko azken berriak izan ditugu. Edurne Egino Izkierda-Ezkerrako zinegotziarekin hitz egin dugu. Atzo zekarren kazeta batek informazioa gezurtatu du: dietak bera bere buruarekin biltzeagatik jasotzen dituela zioen informazioak eta halakorik gertatzen ez dela dio Eginok. Aktualitateko bestelako gaiak ere izan ditugu: Goi Tentsioko Linearen aurkako plataformak bizikleta martxa eginen duela edo Uharteko eskola publikoan D ereduaren aldeko plataforma sortu dela, hain zuzen, D eredua babestu, bultzatu eta sustatzeko. Krisiari gertutik begiratu diogu bigarren orduan. Argentinara joandako familia nafarrarekin mintzatu gara euren bidaiaren zergatiak ezagutzeko. Gainera asteburuari begira ere jarri gara bederatzigarren txalaparta topaketan barneratuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!