Nekane Perez: Zirkoak, entelekiak eta eguraldi mapak

Euskalerria Irratia 2013ko apirilaren 29a

Zentsura mozio baten eztabaida zirko bat zelaren PPk egindako adierazpenak ezin nituen ulertu. Ezintasun hori zerekin erkatzen duzunaren araberakoa da eta suposatzen dut ETB-ren eguraldi mapa askoz ere garrantzitsua dela dagoen ustelkeria salatzea baino. Dena begirune kontua omen da, errespetu instituzionala -Nafarroaren duintasuna eta nortasuna aldarrikatzeko asmoz- eraman dute gaia Parlamentura, ez zirkora …

Euskararen lurraldeko ehunka mapa aurki ditzakegu 1595etik honat, baita frankismo garaian eskolan erabiliak ere, edo ejertzitoak erabiliak … izateagatik bat ere bada Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak 1992an argitaratua ditxosozko eguraldi maparen antza berekoa.

Aspaldi PPk Euskal Herriaren existentzia onartu zuen eta, doktrinatzeko ez bazen, izenaren erabilera onetsi. Nik dakidala, eguraldi mapa errepresentazio grafiko bat da eta bere helburua informazioa ematea da ez doktrinatzea. UPPNkoentzat edozein une doktrinatzeko aproposa izanik eguraldi mapa beraien espainolizazio prozesuan oztopotzat hartzen dute.

2004an Euskaltzaindiak Euskal Herriaren izenaren erabilerari buruzko errepaso polit bat idatzi zuen; 1564an hasita eta nirea egiten dudan gogoeta batekin bukatzen duena:

“Euskaltzaindiak, zazpi probintzia edo herrialdeen osotasuna adierazteko, Euskal Herria izenaren egokitasuna, zuzentasuna eta zehaztasuna berresten du, eta izen hori ez dela izate politiko administratibo konkretu baten baliokide. Aldi berean, gogorarazi nahi du mendez mendeko tradizio luzeari begirunea zor zaiola, eta inork eta ezerk ez du tradizio hori hausteko eskubiderik”

Horregatik, hain zuzen ere, exijitzen dugu bizi garen “entelekiarekiko”, gure herriarekiko, Euskal Herriarekiko zirkorik gabeko begirunea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!