Aitor Etxarte: Aztoratuak gaude

Euskalerria Irratia 2013ko apirilaren 29a

 

Ohikoa baino gehiago. Izaki bizidunak garenez, argiak eta beroak kosk egiten digute. Zozoak gara, sagarrondoak. Haien modura barrena esnatzen zaigu. Hori da bizitza, besteengana jotzeko premia larria, kantura jotzeko, dantzarako edo larrutarako. Baina, sagarrondoa eta zozoa ez bezala, bide hori gurean arantzaz eta sasiz beterik egiten dugu.

Liburutegira jo dut eta atsekabea ez zait apaldu.

Alain Badiouk dio maitasuna baldintza nekeza dela bi, bi bezala jokatzen dutelako, suntsi ezina delako bitasuna, bakoitzaren jakintza eta esperientziak ezberdinak direlako.

Samuel Beckettek pausu bat gehiago eman eta, bere antzerki batean, pertsona bat mugitzen erakusten du. Torturatzailea abandonatu du. Andra da. Beste norbait ilunpean isilik da. Torturatzaile abandonatua da. Gizona.

Batzuetan, sasiek eguzkia itzaltzen dute.

Batzuetan, eguzki beteak gara.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!