Floren Aoiz: Erdigunea versus periferia, berriz ere

Euskalerria Irratia 2013ko apirilaren 25a

Nafar Parlamentuan eztabaidatu den zentsura mozioak ez du Barzinaren gobernua eroriarazi, baina kolpe handia izan da, emakume honen kontra baino, nafarrespañolismoaren erregimenaren kontra, hau da, Navarra foral eta españolaren aitzakiaz poterea gutxi batzuen eskuetan uzten duen eredu politikoaren kontra.

Zentsura mozioaren eztabaidak, halaber, erdigunea-periferia mailaketan oinarritzen diren ereduak birizik daudela nabarmendu du. Bistan dago PSOEren jarrera ez dela Nafarroan erabaki, Madrilen baizik. Tamalez, ikusi dugu beste batzuendako Nafarroa, oraingoz ere, Bizkaiaren periferia dela.

Ez dakit zuek, baina nik izugarrizko gogoak ditut periferiko izateari uzteko!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!