Iruñerrian Gaur 2013-04-25

Euskalerria Irratia 2013ko apirilaren 25a

58.000 langabe daude Nafarroan. Urteko aurreneko hiruhilekoan 5.400 langilek galdu dute lana. Langabezia tasa %19koa da. INEk eman ditu datuak. Murrizketez gain bestelako politikak egiten hasteko tenorea dela esan du Lourdes Goicoechea Nafarroako Gobernuko Ekonomia kontseilariak. "Abortuak erietxe publikoetan egitea ez da lehentasuna" esandu Marta Vera kontseilariak Comptos Ganberak egin dion eskaerari erantzunez. Nafarroako Gobernuak dio ezin diela lizentzia kendu Radio Universidad de Navarra eta Medios de Comunicacion 21 irrati kateei Auzitegi Gorenak epaia ematen ez duen bitartean. Sartagudako Memoriaren Parkeak bost urte eginen ditu; ekitaldi nagusia, igandean. Gakoa, gaur: Floren Aoizek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!