Elixabete Garmendia: Minaz

Euskalerria Irratia 2013ko apirilaren 25a

Azaleko argazkian bi emakumezko eta gizonezko bat ageri dira mahai bueltan; erdian hizketan ari den emakumeari begira daude beste biak, adi. Barruko argazkian beste emakumeak dauka hitza: mahaikoak eta han barrenean ageri diren entzuleak hari so; aurpegi serioak, serenoak.

Pili Zabala, GALek hil zuen Joxi Zabalaren arreba da lehen argazkiko hizlaria. Maixabel Lasa, ETAk hil zuen Juan Mari Jauregiren alarguna bigarren argazkian mintzo dena.

Jaulki dituzte beraien mina nolabait adierazten duten xehetasunak. Pili Zabalak dio 17 urtean ezin izan dituela errebelatu anaiaren hiletako argazkiak, ertzainak Tolosako hilerrian oldartu zitzaizkien hartakoak. Maixabel Lasak kontatzen du nola senarrak 2000garren urteko uztailaren 29ko goiz hartan esan zion: “Badakizu zein amets egin dudan? Hil egiten nautela”. Irribarre bat nabaritu omen zion Maixabelek Juan Mariri hori esatean.

Lazkaon izan da elkarretaratze hori, garai batean poliziak eta hedabideek “ETAren sehaska”tzat izendatzen zuten Goierriren bihotzean. Jendaurrean partekatu dituzte beren esperientziak Maixabel Lasak eta Pili Zabalak; “pedagogia soziala” deitzen dio horri Pili Zabalak. Gaurko egunkariaren azaleko argazkia, ikasgai horren ikur.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!