Xabier Barber: "Oso zaila", "ezinezkoa" baino hobe

Euskalerria Irratia 2013ko apirilaren 25a

Aspaldian, eta ez dakit noren hitzak ziren, Euskal Herriko independentziari buruz honako sententzia irakurri nuen: "EAJrik gabe oso zaila izanen da; EAJrekin ezinezkoa". Denbora pasa ahala, idatzitakoari gero eta zentzu gehiago antzematen diot.

Beste egunean esaldiarekin oroitu nintzen, hementxe, Euskalerria Irratian, Barcinaren aurrean aurkeztutako Zentsura mozioaren ibilbideari buruzko Iritzi minutu bat entzuterakoan.

Jakina denez, aurreikusi zitekeen bezala, ez zen aurrera atera, PSNren parlamentario guztien abstentzioari esker. Minutugilearentzat, arazoa mozioa aurkeztu zituzten irudikeria eta presetan omen zetzan. Denbora gehiago behar omen da eta esfortzu handiagoa akordio zabalagora heltzeko, UPN Nafar gobernutik kanpo utzi nahi bada.

Alde batetik ez zait berria egiten, aspaldidanik beste ahotsetan entzuna baitut. Baina, beste aldetik, PSOE/PSNren 35 urteko ibilbidea ezagutuz harrigarria egiten zait bertan irautea. PSN diodanean, alderdiari buruz ari naiz, jakin badakit bere militante eta, batez ere, bozemaileen artean ezkerretako baloreetan, horrela esan badaiteke, sinesten dutenak izan badirela.

Nago indar harremana hobetu behar dugula, Nafarroako gobernuan beste erak eta beste edukiak, beste politika azken finean eragiteko helburu. Batez ere (ez bakarrik) kale, lantoki, herri, auzoetan zehar bilatuta, jendearen parte-hartzea bultzatuz.

PSNrik gabe, zaila? Bai,oso. Baina benetan izaten den eta ezaguna dugun PSNrekin, ezinezkoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!