Iruñerrian Gaur 2013-04-24

Euskalerria Irratia 2013ko apirilaren 24a

CAN auzian lekuko gisa deklaratzera deitu ditu epaileak Alberto Catalan, Jose Iribas, Roberto Jimenez, Carlos Garcia Adanero eta Javier Caballero. Maiatzaren 10ean deklaratuko dute, goizeko 9etatik aurrera. "Estafetako bost"en aurkako epaiketa Iruñerrian Gaur. Haien absoluzioa eskatzeko elkarretaratzea egin dute epaitegiaren aurrean martxoaren 29ko greba orokorra deitu zuten zortzi sindikatuek deituta. Osasun Publikoko langileek egiaztatu dute erietxeetako otordu zerbitzuan higiene eta antolamendu arazoak gertatu direla eta gertatzen ari direla. Arartekoak 1.300 kexa jaso zituen iaz, gehienak alor sozialarekin eta funtzio publikoarekin lotuak. Gakoa, gaur: Jon Abrilek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!