Antxon Arza: “Etxeko sofan telebistari begira geldituta ez dago aurrera egiterik”

Euskalerria Irratia 2013ko apirilaren 24a

Antxon Arza kirolaria eta enpresaria da, baina batez ere, abenturazalea da. Urte luzez, “Al filo de lo imposible” telebista saioan aritu zen.. Duela zenbait urte, Venezuelako Yunuarí ibaian hamabost metro behera jauzi egin zuen kayak batekin eta bi orno hautsi zituen. Horren ondorioz gurpil aulkian dabil. “Oso gogorra izan zen hasieran baina ezin duzu atzean gelditu. Zoriontsu nago berriz bizitzeko aukera izan dudalako, berriz ere familiaz, lagunez eta naturaz gozatzeko aukera dudalako”. Enpresaria ere bada Antxon Arza. Kayak eta kanoak egiten eta saltzen dituen enpresa sortu zuen aspaldi. Ordutegia ongi antolatu eta kirola egiteko tarte zabala hartzen du. “Besteak beste, eskia, igeriketa eta piraguismoa praktikatzen ditut. Ariketa fisikoak on egiten dit, energia ematen dit eta buru osasunerako lagungarria zait”.

Horretaz gain, batetik bestera ibiltzen da hitzaldiak ematen. Bere bizitzaren esperientzia ezagutzera emanez. “Nahiz eta mugak izan gauza asko egiteko gai gara. Zer ez dezaket egin baino, zer egin dezaket pentsatu behar dugu. Etxeko sofan telebistari begira geldituta ez dago aurrera egiterik”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!