Joxi Basterretxea: Egalité

Euskalerria Irratia 2013ko apirilaren 24a

Irudiari erreparatu diot. Bai eta hitzari ere. Egalité diote parlamentari frantsesek, sexu bereko pertsonen arteko ezkontza-legea onartzean. Txaloka ikusten dira argazkian. Eta egalité diote, berdintasuna. Hamalaugarren administrazioa da frantsesa, sexu berekoen ezkontza onartzean.

Egalité, berdintasuna. Hitz handia da. Desberdin izateak egiten gaitu berdinak. Nork bereari eutsita, orduan da bestearen pareko, eta ez mendeko. Hori ulertu behar dugu denok. Hori ulertu du legebiltzarkide frantsesen gehiengoak, sexu berekoen arteko ezkontzari dagokionez.

Egalité, berdintasuna. Desberdinen arteko paktua, berdinak izateko. Hitz handia da, inondik ere egalité.

Beste arlo askotara eramatea falta da orain. Hizkuntzetara, adibidez. Frantsesa ez beste hizkuntzarik ez da ofizial Frantzian. Eta Frantzia handian, badira frantsesaz gain, hainbat hizkuntza frantziar –euskara barne–. Horiek ere berdintasuna nahi dute, egalité. Desberdinak dira, bai; baina, tratamendu bera nahi dute, desberdinen arteko paktua, berdinak izateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!