Amaia Ezpeldoik, Itxaro Bordaren kume literarioak, bost liburutan zehar botere molde guztiak maiseatu ditu, Euskal Herriko bazter ia guztietan: BAkean utzi arte, Amorezko pena baño, Bizi nizano munduan, Jalgi hadi plazara eta Boga Boga. Liburu guztiak Susa argitaletxearekin plazaratu ditu.
Iratxe Retolaza Amaia Ezpeldoiren nortasunaren inguruan mintzatu da Txantreako Euskaldunon Biltoki Elkartean. Horren ondotik, Mikel Bujanda lankidearekin aritu da solasean, Kultur Arloa saiorako.