Ttipi- ttapa aldizkariaren azken alea izan dugu mintzagai Aitor Arozena kazetariarekin. Mikel Belasko toponimian aditua dugu, gaurkoan Arga errekari izena nondik datorkion esan digu. Liburuaren eguna dela eta, Carlos lll. etorbidera jo dugu, bertan jarri dituzte saltokiak Iruñeko liburu saltzaileek, Marcela Abarzuzak eman digu bertako berri. Bukatzeko Eusko Ikaskuntzak babesten duen Kulturaren txokoa izan dugu; Amaia Ezpeldoi, Itxaro Bordak sortutako ikertzailearen inguruan aritu zaigu Iratxe Retolaza.