Iruñerrian Gaur 2013-04-23

Euskalerria Irratia 2013ko apirilaren 23a

Yolanda Barcinak bilera eskatu dio Roberto Jimenezi. Sortuk deia PSNri ez dezan horrenbeste begiratu Madrila eta aldaketa ahalbidetu dezala Nafarroan. Haurdunaldiak osasun sare pribatuan etetea garestiagoa dela ondorioztatu du Comptos Ganberak. UPNk "balorazio politikoak" egitea leporatu dio. Iruñea iparraldean institutu berria aldarrikatzeko batzordea Arartekoarengana joan da gaur Hezkuntza Departamentuak gaiarekiko agertu duen "axolagabekeria" salatzeko. Mediterranea de Catering enpresako langile bat erietxean egon da bi astez janaria garraiatzeko erabiltzen dituzten gurdi batek azpian harrapatu eta gero. Gakoa, gaur: Mika Etchebeherek.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!