Iruñerrian Gaur 2013-04-19

Euskalerria Irratia 2013ko apirilaren 19a

Santiago Cervera epaitegian. Hiru orduz aritu da deklaratzen CANeko presidente Jose Antonio Asiainen aurkako ustezko xantaia kasuarengatik. Epaitegira sartzerakoan "gertatzen ari den guztia oso tristea" dela esan die kazetariei. Zentsura mozioaren biharamunean EH Bilduk alternatibaren alde akordioak bilatzera deitu ditu gainontzeko alderdi eta eragileak. Maiatzaren 30erako greba orokorrera deitu dute ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek 60 gizarte eragilerekin batera. Ze Berri aldizkaria 100. zenbakira iritsi da. Igandean, Villatuertan, Sortzen-Ikasbatuazen festa. Gakoa, gaur: Koldo Martinezek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!