Xabier Barber: Villatuerta

Euskalerria Irratia 2013ko apirilaren 18a

Igande honetan jai erreibindikatiboa dugu Villatuertan. Goizeko 10:30ean hasiko da egun osorako egitaraua. Adin denentzako jarduerak, musikaz blai. Sortzen Ikasbatuaz elkarteak antolatu du eta deialdia zabaltzen bestelako laguntzak ere izan ditu, euskalgintzaren gunearena eta baita ELA, LAB, ESK, STEE/EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuena ere.

Duela hiru hamarkada, Nafarroa administratiboki zatitu zuten hiru zonaldetan. Eremu ez euskaldunean, batez ere, ume euskaldunen eskubideak ez dira bat ere bermatzen hezkuntza publikoan eta hori onartezina da. Ondorioak, beraientzat eta gurasoentzat: kilometroak errepideetan, arriskuak, dirua, denbora …

Zonifikazio kaltegarri horrekin lehenbailehen bukatu egin behar dugu. Nafar gizartearen zati zabal batek (euskalduna eta euskaltzalea dena baino handiagoa) begi onez ikusten du euskara eta euskaraz ikasteko eskubidea, behin eta berriro inkestek diotenez. UPN/PP ez bada, anima dezagun PSN bide honetan sar dadin.

Igandean eta Villatuertan aukera dugu bidean jauzi bat egiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!