Iruñerrian Gaur 2013-04-18

Euskalerria Irratia 2013ko apirilaren 18a

Nafarroako Parlamentuan Yolanda Barcinaren aurkako zentsura mozioa eztabaidatzeko saioa. Goizeko 9:30ean hasi da, arratsaldeko 15:00etan edo beranduago eginen dute bozketa. Ezusterik ezean, ez da aurrera aterako, baina Juan Carlos Longas hautagaiak esan du "larrialdi" egoeran dagoela Nafarroa, eta "etika askorekin" jokatzeko unea dela. Hauteskundeak egin bitartean hartuko lituzkeen neurrien berri ere eman du. PSN abstenitu eginen da "Barcinari eta Bilduren hautagai bati ezetz esateko" adierazi du Roberto Jimenezek. Kanpoan, dozenaka herritar protestan Barcina Go Home ekimenak deituta. Analisia egiten Fermin Erbiti eta Gaizka Aranguren. Bestetik, Euskalerria Irratiak agerraldia egin du gaur Europako Parlamentuan. Gakoa, gaur: Zaloa Basabek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!