Iruñerrian Gaur 2013-04-16

Euskalerria Irratia 2013ko apirilaren 16a

Alvaro Miranda ere epaitegian, CANeko dieten auziagatik. Ia lau orduz deklaratu du epailearen aurrean. Ondoren, kazetariei esan die "zintzotasunez" aritu dela beti, "Nafarroaren alde", eta "kontzientzia trankil" daukala. Nafarroako Parlamentuan osatu dute Langabeziaren Mahaia. Iruñeko Udalak etxebizitzak alokatuko dizkie euren etxeetatik kaleratu dituzten familiei. Gakoa, gaur: Gaizka Arangurenek.

Amaitu da Alvaro Mirandaren deklarazioa

Egin iruzkina

Nafarroako Gobernuko Ekonomia kontseilari ohia 10:00etan hasi da deklaratzen, CANeko diru sarien auzia dela eta, eta ia lau orduz egon da barruan. 09:09an heldu da Iruñeko epaitegira. Kanpoan protesta egin dute hainbat lagunek, 'Barcina, Miranda, gure hondamena zarete' zioen pankarta batekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!