"Kontzientzia lasai" duela dio Enrique Mayak, eta bere jokaera "zuzena" izan dela. Hala adierazi du kazetarien aurrean Nafarroako Kutxako dieten auziagatik epaileari azalpenak eman ondoren. Ordu eta erdiz deklaratu du Mayak Maria Paz Benito epailearen aurrean goizeko 10etan hasita. 9:15ean iritsi da epaitegira, oihu artean. Bihar Alvaro Miranda Nafarroako presidenteorde ohiak deklaratuko du. Nafarroako Parlamentuak atzera bota du "escrache"en aurkako adierazpen instituzional bat. PSNk iragarri du banketxeei etxebizitzak kentzeko aukera jasotzen duen lege proposamena prest daukala. ELAk protokolo bat osatu du langile publikoek etxe kaleratzeetan parte hartu behar izan ez dezaten. Gakoa, gaur: Nekane Perezek.